ARTÍCULO·Euskeras, País Vasco

“¡BUENOS DÍAS! EGUN ON!” gutun eta “EL EUSKERA DE MURILLO EL FRUTO (1400)”artikuluari buruzko lerro batzuk

OHARRA.-  Diario de Noticias de Navarra egunkariak jaso zuen, orain egun asko. Berbarik ez. Gustoko baduzue, bidali nahi duzuen egunkarira. Mila urte daramatzat euskaraz berba egin barik, egunero-egunero esan nahi dizuet. Hortaz, errore ortografikoren bat baldin badauka artikukuak, zuzendu, mesedez. Gaztelaniaz idazten dudanean aldrebes egiten didate: nik makula barik bidaltzen ditut nere artikuluak eta eurek (egunkari eta aldizkariek) mozten eta zikintzen dituzte sarri askotan.

          Badakit azken egunotan beste artikulu eta eskutitz batzuk izan direla Diario de Noticias de Navarra egunkari honetan, euskara dela eta, baina bakarrik izenburuan agertzen diren biak komentatuko ditut; alde batetik, denbora ezagatik; eta bestaldetik, kazetaritzak exijitzen duen hitz-ekonomiagatik. Ezezagunak diren berba batzuk (agian), gaztelaniaz idatziko ditut parentesi artean irakurketa errazteko asmotan.

000000000000000000000000000000000000000000000000000000000

           “La opinión del lector” atalean Mª Joseren eskutitz bat argitaratu zen, apirilak 14. Irakurri ondoren honako hau komentatu nahi dut: neska edo emakume horrek diona ez Nafarroa bakarrik, Bizkaiko gune euskaldunetan ere gertatzen da, behintzat sarri askotan.

        Adibide gisa, kontatuko dizuet niri gertatutako pasadizo hau: orain urte asko, Mundakako Batzokiko Jantokian EUSKARAZ eskatu nuen menua.  Erantzuna, aldiz, gaztelania hutsez jaso nuen. MUNDAKAKO BATZOKIKO JANTOKIAN!!! Hots, ez Bilbo Haundian, ez eta Enkarterrietan.

        Euskararen egoera, nahiz eta inkestek beste gauza bat esan, ez da bolanderak botatzeko modukorik. Ez dut traustik ere pertsona batzuren “euskararen inposaketaren aurkako kezka” ulertzen. Espainiako partean, ehuneko ehunak badaki gaztelania. Antzeko zerbait gertatzen da Frantziako partean: oso lurralde txikia izaki, hau da, ia ia bere osotasunean mugatik hurbil dagoenez, jende askok badaki gaztelania. Beste pasadizo bat kontatuko dizuet egoera hau islatzeko (para reflejar): oso gazteak ginelarik lagun batzuk  Lapurdira joan ginen. Gutariko batek ez dakit zer erosi nahi zuen han, antza Basauri eta Bilbon ez zegoen produktu bat (arraroa). Denda batzuk bisitatu genituen, Hendaian eta Donibane Lohitzunen seguru, eta agian Miarritzen ere bai. Nire lagunak senperrenak (egundoko esfortzuak, unos esfuerzos enormes) egin zituen frantsesaz  berba egiteko. Ba… denda guztietan gaztelaniaz eman zioten erantzuna.

          Nire berbakuntza literarioa gaztelania da. Baina ez nauzue fundamentalistarik, ez  gaztelaniarena, ez euskararena. Argi daukadana lingua navarrorum-ari  zor zaion errespetua betetzen ez bada, zalditik astora (de mal en peor) joango dela. Ildo honetatik jarraituz, nire jarrera  Pirinioetako ura baino  argitsuagoa da: hain hizkuntza ahula izanez, izeneko (la llamada) “diskriminazio positiboa” merezi du. Guraso askoren iritziaren kontra, lehentasuna emango nion euskarari, ingelesari baino. Esan dut “lehentasuna”, ez ingelesa ez dela ikasi behar, naturalki gauza askotarako praktikoa baita. Baina, mesedez, hizkuntza atzerritarra da Nafarroan, eta ez da eta ez dugu gure ohiko harremanetan xartatu (incrustar) behar. Gaztelania, aldiz, ez da berbakuntza atzerritarra ez Vascongadetan ez eta Erresuma Zaharrean (en el Viejo Reyno).

          San Millán de la Cogollan (edo Valpuestan) jaio zen gaurko hizkuntza indartsuari dagokionez, ez da ezer gehiagorik komentatu behar; bere osasuna, esan bezala, burdinazkoa baita, zein Nafarroan, zein Vascongadetan. Nik dakidanaren arabera, Gara eta Deia-aren euskararekiko jarrerak burura ekartzen dit alderdi politiko batzuek emakumeen portzentaiari buruz egiten dutena. Argi esanda: gauza gutxi. Diario de Noticias de Navarra honetan ere gauza bera gertatzen da, baina nire ustez besteena ulertezinagoa da. Arrazoi bakar bat agertuko dut, hasieran aipatutako hitz-ekonomiagatik: Deia eta Gara egunkariei dagozkien gune geografikoak euskaldunagoak dira, DdNdN-ari dagokiona baino.

          Orain hirurogei urteren bat  bazeuden euskara bakarrik zekiten pertsona batzuk, jende gutxi, bai, baina oraindik bazeuden. Hau, ezinezkoa da egun. Franco aurretik gure hizkuntzaren egoera bazen larria. Francorekin larritasun hori areagotu zen. Hiltzear egon zelakoan nago. Demokraziaren eskutik egoera hobera joan zen, baina emaitzak apalak izan ziren eta badira. Irudikeria (espejismo) baten aurrean gaude: irakaskuntzan, behintzat Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan, finkatuta dago. Nafarroan, neurri txikiago batean. Baina kontua ez da hori, kontua da euskara lan tresna bihurtu dela (que se ha convertido en instrumento de trabajo), zein ikasle zein irakasleen partez. Beste era batez esanda: ikasten da, baina ez da geletatik kanpo erabiltzen.

          Artikulu hau bukatu baino lehenago, beste lan bat irakurri dut egunkari honetan, “Tribunas” atalean: “El euskera de Murillo el Fruto (1400)”. Arraroa egin zaidala esan behar dut, Mª Joserena baino askozaz arraroagoa; ez bakarrik ia “Tierra Tudelan” dagoelako kokatuta herri hori, hego-latitude nabarian, baizik eta eki-ekialdean egoteagatik ere bai. Benetan, harritu nau berri honek eta poztu egin nau jakiteak. Oliteko Merindadekoa da herria, eta Tafallako barruti judizialekoa, baina “Tierra Tudelaren” ateetan. Ez nago zihur, baina nik esango nuke Tutera aldean ez dela sekula santan euskaraz berbarik egin. Zer edo zer kontsultatu dut Google-n, eta sinestu ez dudan informazio bat irakurri dut, XVI. mendeari dagokiona. Hortaz, ez dut hona ekarriko.

          Esan behar da euskarari buruzko eskutitz eta artikulua, izenburuan irakurtzen direnak, erdara hutsez dagozela idatzita. Ez da kritika ezkorra, hau bakarrik dagoen egoeraren adierazle zuzena da. Euskara hutsez ezagutzen dudan egunkari bakarrak oso ale gutxi saltzen du, eta gainera oso esangura politiko mugatua du, hizkuntzaren hedapenerako laguntzen ez duen ezaugarria.

          Nere ustez euskara suntsitu zuena ez zen frankismoaren garaia izan, nahiz eta euskararen etsaia izan (Amadeo Marco, salbuespen bat; agian, ez daukat denborarik kontsultatzeko, bere ama euskalduna izan zelako). NERE USTETAN EUSKARA KALTETU ZUENA KONTSUMO ETA MASA GIZARTEA IZAN ZEN. PERTSONA BAKOITZAK IBILGAILU ETA TELEBISTAGAILUA IZAN ZUENETIK (TVE1 ETA UHF HASIERAN) EUSKARAK BATAILA ETA GUDA GALDU ZUEN. ZEHAZTASUN BAT: KALTETU… IA SUNTSITU ARTE.

          Ni ez naiz hizkuntzalaria (lingüista), diletantea (aficionado) baizik. Hau esanda, beste hau gehituko dut: distantzia hartzea, sarritan, beharrezkoa izaten da gaiak hobeto ulertzeko. Zera, perspektiba hartzea komenigarria izaten dela. Adituren bat aurreko paragrafoan nik esandakoaz ez badago ados, bere azalpena gogo onez (de buen grado) hartuko dut.

Anuncios